Momentuz, 20 bikotek eman dute izena Kros Mistoan

Uztarria.eus 2010ko urr. 13a, 12:10

Herriko Mugi, Aitzaki eta Aradi dendetan edo www.herrikrossa.com webgunean eman daiteke izena

Sei-zazpi kilometro bitarteko luzera izango du lasterketak

Urriaren 30ean, larunbatean, Azpeitiko II. Kros Mistoa izango da. Herriko Mugi, Aitzaki eta Aradi dendetan edo www.herrikrossa.com webgunean egin daiteke, bikoteko 20 euro ordainduta. Lasterketa egunean ere izena eman ahal izango da, baina 30 euro balioko du. Momentuan, 20 bikotek eman dute izena.

Ikasberri Kirol Elkarteak antolatu du lasterketa eta Euskal Selekzioaren eta Azpeitiko Kilometroak 2011ren aldekoa izango da. Ibilbidea ez da iazko berdina izango, baina sei-zazpi kilometro izango ditu aurten ere.