Mobilizazioak hasi dituzte Graficas Zubi-ko langileek

Uztarria.eus 2010ko urr. 11a, 14:10

"Zazpi hilabete kobratu gabe" daudela salatu dute

Gaur eguerdian elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean

Graficas Zubi enpresako langileek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, udaletxe aurrean. Hainbat langile elkartu dira 12:00etan, eta "zazpi hilabetean kobratu gabe" daudela salatu dute. Horren eraginez, "27 familia kolokan" daudela ere jakinarazi dute.