Auto batek oinezko emakume bat harrapatu du Ezkuztako gasolindegi aurrean

Uztarria.eus 2010ko urr. 8a, 17:10
Istripura inguratu diren bi anbulantziak. Eskuinekoan artatu dute zauritutako emakumea.

Hirurak laurden gutxi aldera gertatu da ezbeharra

Emakumea harrapatu duen autoa Renault Megane bat da

Auto batek oinezko emakume bat harrapatu du Ezkuztako gasolindegi aurrean. 14:45ak aldera gertatu da ezbeharra eta bi anbulantzia joan dira istripuaren tokira. Emakumea anbulantzia barruan sartu dute eta 15:15ean ospitalera eraman dute. Istripuaren lekukoek azaldu dutenez, Renault Megane markako autoa Zestoatik Azpeiti aldera zetorren eta emakumea gasolindegi aldetik bestaldera errepidea gurutzatzen hasi da. Emakumeak buruan kolpe handia duela ere esan dute. Ertzaintzak jardun du trafikoa zuzentzen.