'Nemesioren trikitixa' Pako Aristiren liburu berria

Uztarria.eus 2010ko urr. 6a, 11:10
'Nemesioren trikitixa' liburuaren azala.

Atzo, asteartea, aurkeztu zuen Elkar argitaletxeak liburua

.5 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako liburua da

Pako Aristik (Urrestilla, 1963) idatzitako Nemesioren trikitixa liburua aurkeztu zuen atzo, asteartea, Elkar argitaletxeak Donostian.

Haur literaturako liburua da Nemesioren trikitixa, eta 5 eta 9 urte bitarteko haurrentzako dago idatzita. Amak hala nahi duelako, trikitia ikasten hasten den semearen istorioa da liburuaren muina.