Zezen Beltzekoek II. asteburua antolatu dute

Uztarria.eus 2010ko urr. 5a, 12:10

Ostiralean hasiko dira ekimenak eta igandean amaitu

Igandean, 17:00etan hasita, zezena izango da Artzubian

Zezen Beltz Elkarteak bere bigarren asteburua antolatu du asteburu honetarako. Iaz ospatu zuten lehenengo aldiz Zezen Beltzen asteburua, eta aurten ere antolatzea erabaki dute. Urriaren 8an hasi eta 10ean bukatuko da eta hainbat ekimen izango dira hiru egunetan.

Urriak 8, ostirala.

21:00etan hasita, bertso afaria Oilo Soro elkartean. Jexux Mari Irazu eta Jokin Uranga izango dira kantuan. Joan nahi dutenek izena eman beharko dute, sarrera mugatua delako (665702914 / 646977334).

Urriak 9, larunbata.

12:30ean, triki poteoa egingo dute herriko kaleetan.

17:00etan, zezen jolasak izango dira (Grand Prix) zezen-plazan. Ondoren, zezen enbolatuak egongo dira. 10 urte bitarteko gaztetxoek 2 euro ordaindu beharko dute. 11 urtetik gorakoek, berriz, 5 euro. Sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira.

Urriak 10, igandea.

12:00etatik aurrera, txahal saiheski erretzea eta dastatzeko aukera izango da plazan. Pintxoa eta edaria bi euroren truke eskuratu ahal izango dira. Horrez gain, zezen txikiak eta poniak egongo dira plazan.

17:00etan, zezena izango da Artzubian eta kalea itxita egongo da.