Kilometroetako lekukoaren harrera-ekitaldia

Uztarria.eus 2010ko urr. 4a, 13:34

Atzo iluntzean, 20:00ak inguruan, 2011ko Kilometroetako lekukoari harrera egin zioten Azpeitian. Ikasberri Azpeitiko Ikastolako arduradun, guraso eta ikasleek ekitaldia egin zuten udaletxe azpian, hurrengo Kilometroak Azpeitian izango baitira, Ikasberrik antolatuta.