Hasi da erlojupekoa Ikasberri Ikastolarentzat

Uztarria.eus 2010ko urr. 4a, 12:10
Pasaia-Lezo Lizeoko kideak eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolakoak lekuko aldaketaren unean. (Roman Azkue)

Datorren urrian Azpeitian izango dira Kilometroak

Harrera-ekitaldiko argazkiak ikusteko egin klik hemen

Atzo eguerdian hartu zuten Ikasberri Azpeitiko Ikastolako kideek datorren urteko Kilometroetako lekukoa. LH 2.mailako ikasle bat izan zen lekukoa jaso zuena.

Pasaia-Lezon ospatu ziren atzo Kilometroak eta datorren urtean, 2011.ean, Azpeitian izango dira hirugarrenez. Hori dela-eta, atzo, 20:00ak pasatxoan Jose Artetxe kaletik hasita, kalejira egin zuten hainbat herritarrek. 20:15ak inguruan, udaletxe azpian, lekukoari harrera egin zioten eta ekitalditxoa segidan. Bertso batzuk ere abestu zituzten ikasleek eta Ikastolak 2011ra begira dituen asmoen eta erronken berri eman zuten.

Azpeitian bi aldiz ospatu dira Kilometroak: 1979an eta 2000an .

Atzoko harrera-ekitaldiko argazkiak ikusteko egin klik hemen .