Iraurgi saskibaloiko Teknifikazio Eskola igandean abiatuko dute

Urola Kostako Hitza 2010ko urr. 1a, 10:10

Etziko saioak mutilentzako izango dira

Neskak, berriz, urriaren 10ean hasiko dira

Iraurgi saskibaloiko Teknifikazio Eskola igandean hasiko da mutilentzako. Hirugarren mailatik hasi eta seigarren mailara arteko neska-mutilentzako da. Saskibaloi saioak, berriz, hamabostean behin izango dira, igandetan eta Azpeitiko kiroldegian.

Hirugarren mailako neska-mutilentzako doan izango da, baina gainontzekoek kuota bat ordaindu beharko dute. Horrez gain, Teknifikazio Eskolakoek Iraurgi Saskibaloi Elkarteko bazkide txartela doan jasoko dute.

Egunak eta ordutegiak

Igande honetan mutilentzako saskibaloiko saioak izango dira, kiroldegian: 10:00etan, 5. eta 6. mailako mutilak ariko dira, eta 11:30ean, 3. eta 4. mailako mutilak.

Neskak urriaren 10ean hasiko dira. 10:00etan, 5. eta 6. mailako neskek izango dute saioa, eta 11:30ean, 3. eta 4. mailakoek.