Joxean Agirre idazle eta kazetariak Zubikarai beka irabazi du

Uztarria.eus 2010ko ira. 30a, 11:09

Zwei frauen izena du saritutako lanak, eta bikote bizitza eta literatura izango ditu gai nagusi

Datorren urtean argitaratuko du Elkarrek

Joxean Agirrek (Azpeitia, 1949)irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai beka. Bederatzi lan aurkeztu ziren guztira, eta Agirreren Zwei frauen eleberria izan da aukeratua.

Eleberriak literatura eta bikote bizitza ditu gai nagusitzat.

Orain urtebete izango du Joxean Agirrek bere lanari azken ukituak emateko, eta datorren urtean argitaratuko du Elkarrek eleberria.