Gipuzkoako kostaldeko ibilaldia antolatu dute

Urola Kostako Hitza 2010ko ira. 30a, 10:09

Egingo dituzten ibilaldiak honakoak dira: Mutriku-Getaria, Getaria-Donostia eta Donostia-Hondarribia

Izena urriaren 7rako eman behar da, mendizaleen tabernan

Lagun Onak Mendi Bazkunakoek urriaren bigarren astebururako hiru egunetako mendi ibilaldia antolatu dute.

Urriaren 9an, 08:00etan, irtengo dira Azpeitiko plazatik. Orduan, Mutriku-Getaria ibilaldia egingo dute. Urriaren 10ean, bigarren egunean, Getaria-Donostia; eta, urriaren 11n, Donostia-Hondarribia. Etapa bakoitza bukatu eta autobusez etxera itzuliko dira.

Bazkideek 18euro ordaindu beharko dute, ikasleek eta langabetuek 12 euro eta gainontzekoek 30 euro. Prezioak autobusa barne hartzen du. Izena urriaren 7rako eman behar da, mendizaleen tabernan.