Datorren ostegunean hasiko da Joseba Segurola 'Xegu'-ren aurkako epaiketa

Uztarria.eus | Politika
2010ko ira. 13a, 12:09

.2005eko martxoan atxilotu zuten Frantzian, etakidea izatea egotzita

Orduz geroztik Frantziako hainbat espetxetan egon da Segurola

Datorren ostegunean, irailak 16, hasiko da Joseba Segurola Xegu azpeitiar presoaren aurkako epaiketa, Parisen. 2005eko martxoaren 23an atxilotu zuten Segurola Lannemezan-en (Frantzia), ustez ETAkoa zelakoan. 2009an Espainiako Auzitegi Nazionalak Segurola Espainiaratzeko eskaera egin zion Frantziari, baina Versallesko Apelazio Auzitegiak ez zuen onartu eskaria.

Ostegun honetan hainbat lagun joango da autobusez Azpeititik Parisera Xeguri elkartasuna adieraztera.

Atxilotu zutenetik ondorengo espetxeetan egon da: La Sante (2005/03/26), Villefranche-Sur-Saône (2005/04/01), Lille-Sequedin (2005/09/16), Bois D`Arcy (2005/10/20), Douai (2006/03/03) eta Osny (2006/05/31).

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak
- Juan Karlos Arruti. (Paterra). Cordobako (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 780 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Xabier Etxeberria. (Txapi). Soto del Realean (Espainia) preso, 420 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten, eta 2009ko maiatzean Espainiaratu egin zuten.
- Jabi Agirre. Ocaña I.ean (Espainia) preso, 530 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta 2008ko abenduan Espainiaratu egin zuten.
- Joseba Segurola. Osnyn (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.
- Josu Urbieta. (Pow). La Santen (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2010eko ekainean atxilotu zuten.

Deportatuak
- Iñaki Etxarte. Kuban deportatuta.
- Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.

Iheslaria
- Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)

Askatasunaren weba: www.askatu.org

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu