Gaur hasi da Udalbiltzaren aurkako epaiketa udako etenaren ondoren

Uztarria.eus | Gizartea
2010ko ira. 13a, 10:09

Gaur akusazioen lekukoak ari dira deklaratzen, uztailean ez baitzuten bukatu hauek

Auziperatuen artean daude Miren Odriozola azpeitiarra eta Xarlo Etxezaharreta hazpandarra

Gaur, astelehena, ekin diote berriro Udalbiltzaren kontrako epaiketari. Akusazioen lekukoak ari dira deklaratzen, uztailean ez baitzuten amaitu hauek. Bihar, berriz, defentsaren lekukoen txanda izango da.

Auziperatuen artean daude Miren Odriozola azpeitiarra eta Xarlo Etxezaharreta hazpandarra. Uztailean hasi zuten epaiketa eta Fiskaltzak 10 eta 15 urte bitarteko kartzela zigorrak eskatzen ditu auzian inputatuta dauden 22 akusatuen kontra.

Urola Kostako Hitzak Miren Odriozolari egindako elkarrizketa ikusteko egin klik hemen .

Ikusi aurretik ateratako albisteak

Poliziek ez dute Udalbiltza ETArekin lotuko lukeen frogarik aurkeztu

Auzitegi Nazionalak Xarlo Etxezaharreta Espainiaren esku uzteko eskatu du

Miren Odriozola: 'Frogarik ez daukate, ez dagoelako'

Miren Odriozola: 'Babes handia jasotzen ari gara eta auzipetuok gustura gaude'

Udalbiltza auzia salatzeko elkarretaratzea egin dute plazan

Azpeitiko Udalak Udalbiltzaren kontrako auzibidea irmoki salatu du

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu