Uztarriak oporrak iraila arte

Uztarria.eus | Komunikabideak
2010ko uzt. 30a, 12:07

Uztarria.com irailaren 1ean (asteazkena) hasiko da martxan eta herri aldizkariaren hurrengo zenbakiak urrian irtengo du

Urola Kostako Hitza abuztuaren 8ra arte argitaratuko dute

Ohi bezala, Uztarriak ere oporrak hartuko ditu abuztuan. Hala, uztarria.com webgunea ez da martxan egongo abuztuan, eta irailaren 1ean (asteazkena) hasiko da lanean berriro; dena dela, blogariek abuztuan idazteko aukera izango dute, nahi badute. Uztarria herri aldizkaria, berriz, urriaren hasieran aterako da hurrena (azkeneko zenbakia orain atera dugu, festetarako, abuztukoa); erredakzioa irailaren 1ean hasiko da lanean.

Nahiz eta Uztarriak abuztuan jai izan, Azpeitian euskaraz soilik ematen den informazioak ez du etenik izango lehen egunetan, abuztuaren 8ra arte hor izango baita asteartetik igandera bitartean Urola Kostako Hitza egunkaria (Uztarria Komunikazio Taldea sortzaileetakoa eta bazkideetakoa da). Saninazioen berri, adibidez, zabal emango du Hitza-k. Gero, opor batzuk hartu ondoren, euskarazko egunkaria irailaren 1ean itzuliko da etxeetara-eta. Interneten ere abuztuaren 8ra arte izango da, edizio jarraitu eta guzti.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu