Bertsoz hasi dira saninazioak

Uztarria.eus 2010ko uzt. 30a, 14:07

Erniarraitzeko kideek eta Azpeitiko ikastolaren sortzaileek bota dute suziria

Igandera bitartean ekitaldi eskaintza zabala izango da

Ikusi saninazioetako argazki bilduma (Urola Kostako Hitza)

Urteroko moduan aurten ere iritsi da uztailaren 30a eta eguna iristearekin bat hasi dira festak. Abuztuaren 2 goizera arte festa giroa izango da herrian.

Aurtengo txupinazoa Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kideek eta Azpeitiko ikastolaren sortzaileek bota dute. Erniarraitzetik udaletxera igo direnak elkarteko lehendakari Laxaro Azkune eta Imanol Lazkano eta Haritz Etxeberria Ministro bertsolariak izan dira. Gainera, suziria bota aurretik bina bertso kantatu dituzte. Ikastolaren sortzaileen aldetik, berriz, Kontxu Odriozola, Maritere Garmendia, Inaxio Mari Olarte eta Patxi Azkargorta izan dira udaletxeko balkoian.

Festak aurrera jarraituko du datozen orduetan, hainbat ekimen izango baitira festek iraungo duten hiru egunetan.