Gaur egingo dute ostiral arratsaldetako azoka

Uztarria.eus 2010ko uzt. 29a, 12:07

Bihar San Inazio bezpera delako aurreratu dute

Abuztuan ere ohiko ordu eta lekuan egingo dute azoka

Aste honetako ostiral arratsaldetako baserritarren azoka gaur, osteguna, egingo dute bihar San Inazio bezpera delako.

Beraz, baserritarrek gaur egingo dute azoka, 17:30etik aurrera, udaletxeko arkupetan. Abuztuan ere egingo dute ostiral arratsaldetako azoka; ohiko ordutegian eta ohiko lekuan egingo dute.