Herriko festetan parte hartzeko deia egin die ezker abertzaleak herritarrei

Urola Kostako Hitza | Politika
2010ko uzt. 28a, 10:07

Festetan Ertzaintzak istiluak sortu ditzazkeela-eta, "neurriak hartzeko" eskatu die Udal Gobernuari

Herriko festen atarian, erbestean edota Frantziako eta Espainiako kartzeletan dauden herritarrak gogoan izan dituzte ezker abertzalekoek

Ezker abertzaleko kideak herenegun egindako agerraldian.  Argazki originala

"Festa eta aldarrikapena uztartuz" saninazioetan parte hartzeko eta "gozatzeko" deia egin die ezker abertzaleak herritarrei. "Saninazioak ate joka ditugu eta azken asteotan nabari da herrian mugimendua, norbanako eta talde ugari baitabil festak antolatzen, festa herrikoiago, euskaldunago, parekideago eta parte-hartzaileagoak antolatu nahian", nabarmendu dute ezker abertzalekoek. Lan horri guztiari esker, "arrakasta ziurtatua" izango dela gaineratu dute.

Urteetako lanari eta borrokari esker, "beste San Inazio" batzuk antolatzen direla azaldu dute ezker abertzalekoek: "Herritarrek egindako lanari eta botatako izerdiari esker mila laguneko herri bazkaria egiten da, jokuak, kontzertuak, haurrentzako jolasak, bakailao txapelketa, kantu poteoa, eta txosnen gunea jartzen da".

Baina festak hobera egin badute ere, EAJ "herritarren parte-hartzea oztopatzen" saiatu dela salatu dute ezker abertzalekoek. "EAJren jarrera, beste behin ere, jai herrikoien bideari oztopoak eta trabak ipintzea izan da. Zer gertatzen da ezker abertzaleak Udal Gobernuan egon zenean indartu zuen Festa Mahaiarekin? EAJk Udal Gobernutik mahai honi bitartekoak ipini beharrean oztopatzea eta usteltzea izan da bere helburua", kritikatu dute.

Bestetik, ezker abertzalea kezkatuta dago "festa eremua poliziaz betetzeko aukera" dela eta. "[Herrizaingo sailburu] Rodolfo Aresek hainbat aldarrikapenen ehizarako sortutako Ertzaintzaren brigada berezia istiluak sortzen ari da zenbait jai gunetan", azaldu dute eta Azpeitiko festetan ere istiluak gerta daitezkeen beldur dira ezker abertzalekoak. Festa Mahaiak, San Inazio bigarrenez, agintari politikoak Loiolatik berriro herriko plazara ez etortzeko eskatu du, herriko plazan bakailao txapelketa martxan egongo delako eta istiluak saihestearren. Horren harira, zera adierazi du ezker abertzaleak: "EAJren hautua Patxi Lopez herriko plazan hartzea izan da. Ez dute ba pentsatuko herritarrek txaloka hartuko dituztenik? Noski ezetz! Herritarrok aukeratu ez dugun lehendakaria ez da ongietorria Azpeitian. Eta herritarrek eskubide osoa dute hori adierazteko, txistua joz eta protesta baketsua eginez", uste dute ezker abertzalekoek. Hori dela eta, iazkoa ez gertatzeko Udal Gobernuari "arduraz jokatu eta neurriak hartzeko" eskatu diote.

Herriko festen atarian, erbestean edota Frantziako eta Espainiako kartzeletan dauden herritarrak gogoan izan dituzte ezker abertzalekoek.

Bidali:  

Erantzunak

Osky | 2010-07-29 : 10:07

Ertzaintzak istiluak sortu? Baaaaiiii!!! Mad Max estilora! Auto metalizatuekin sartuko dira gure herri barruan eta han milaka bala deskargatuko dituzte.Kontuz Azpeiti!!
Nere txistuek eta protestak, zuentzat!

erdikalekue | 2010-07-29 : 14:07

jajajaaj egunetik egunea desbariatzen ari zeatela ba...
ni egunetik egunea zuekin gehio arritze nahiz... zuek ez badezue ezer ilegala iten eztebe egurrik emango beti kantie zuek ari zeate ematen... ta egurre jasotzen aldi berien. bñ ez dixkurau... txarrak zuek zeate ertzaintza ez, ze azpaldi eskautako euskal poliziye zuek eskatze zenduen ez?? oin ze beaiekin gaxki emate zeate ala??? urtietan eskautako poliziyek dituk ba...

gaztie | 2010-07-29 : 14:07

Lehengo urteko festetan herrian egon ez zen artista bat izango da Osky delako hau, bestela ez zen ironia zikin horrekin hitz egiten ausartuko. Herriaren erantzun legitimo bat da txistu jotzea, txaloak jotzea bezain legitimo eta "arriskutsua"... batzuek duten kargua izan arren ez dituzte herriaren iritziak errespetatzen, eta honen aurrean "egurra". Horretarako etorri ohi dira beltzez jantziriko "robokop" kuadrilla aurpegi deskolokatuarekin.
Azpeitira badatoz, Azpeitiarron ahotsa entzun dezatela!

maddik | 2010-07-29 : 15:07

Ni lehengo urtean plazan izan nintzen bakallau txapelketa ikusten, eta ikusi nuena esango dizuet: Ertzaintzak sortu zituen iskanbilak, ez han Isabel Celaa txistuz hartu zuen jendeak. Hauek ez zuten pankartarik atera, hauek ez zuten irainik bota, hauek ez zuten oihu 'terroristarik' egin. Eta Ertzaintza jende horrengana joan zen porrekin, bultzaka, bat atxilotzen saiatu ziren eta abar. Ertzaintzak sortu zituen iskanbilak. Ikusi nuena kontatu dizuet.

azpeitiarra3 | 2010-07-29 : 21:07

2atal.
1-Udal gobernuan PNV edo EZKER ABERTZALEA egon festak berdin berdiñak dituk nere iruipenean.Bai,Ezker Abertzaleaere egontzanean ezuan alderik egon-nere iruipenean.
2-gaztie: Hik idaztekenean "Herriaren erantzun" eta "herriaren iritziak" izengodek taldebat,100 lagun,1000 lagun eta abar,baño herria ez.Zergatik idaztekan bakoitzean eta nik irakurri egintendiat,beti herria ireganatu egiten dek zer eskubiderekin?

orgoikue | 2010-07-29 : 22:07

nei parreguri ematezitek. ezker abertzalie kezkauta daola istiluek eon daitezkelako? haurretik planeau eskeo bai, eongo dituk istiluek. urtero bezela plaza haurrien jarri pankartakin, horren kontra ezer etzakeat, baino aparte irainka bulla baten , hori probokaziyo bat dek ez? eta oain bakailau txapelketi daola eta plaza ez azaltzeko ezka debela?nahiku diau ez diat ulertzek zeatik molestatze dizuten hainbeste, ze nei udaletxea zein etortzean etzitek bate inporta ez ohain eta ez lehen.

erdikalekue | 2010-07-29 : 22:07

maddik ta zeatik ezituan eon ixilik gazte hoiek ez al diabe errespetoik??? txistuek zeatik aituber dixkik cela dalako horrek?? zuek zuen lanien nagusiyek dazkezue zuzendukoizuena lanien zeoze gaxki in eskeo o bñ kaletik txistuka etzaixkizue asten iñor ez?? ta iraiñik etzala eon.... faorez!! haue ixten etzakibek eta... uria hil moziyue gertau ta hurrungo eunetan eon zan bezelakotxie ez??? an ezuan eon ez kantiko fanatiko hoietakoik eta ez zuen gerra-garraxi hoieke ez?? ostiyena jotzen asten baek batenbat...eurre!!! ta kitto!!! ola ikaztezuela emanber da.. betikue gero bat deteniutakun kaleborroka dala kondenau ta a joderse...
suekin ibiltzekena???????.................

Osky | 2010-07-30 : 11:07

Txistuak jotzea arriskutsua?? Baino hi ze ustek gaztie, bestiek (herriyere bagaituk) tontuek geala? Eztek ba pentsauko zuek xanto batzuk zeatenik ez? Pistoleroen lagunak izanda, nola fidatuko naiz zure hitzarekin?
Hor konpon Marianton!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu