Amaia Agirretxe: "Palestina herrialde interesgarria izateaz gain, zapalkuntza handia jasaten ari den herrialdea da"

Uztarria.eus | Gizartea
2010ko uzt. 27a, 11:07

Agirretxe Euskal Herritik Palestinara joan da brigada kulturalarekin

Hango berri emateko blog bat sortu dute: www.biladihadi.wordpress.com

Amaia Agirretxe, goian erdian, Palestinako haur batzuekin. (Amaia Agirretxe)  Argazki originala

Amaia Agirretxe (Azpeitia, 1991) Palestinan da Euskal Herritik joan den brigada kulturalarekin. Ikasle mugimenduko kide bezala joan da Agirretxe Palestinara eta Uztarria.com-ek berarekin hitz egin du:

Brigadan joateko ideia nondik sortu zitzaizuen?

Orain arte hainbat brigada egin dira Euskal Herritik Palestinara. Oraingoan, ordea, brigada kultural bat ateratzeko proposamena sortu zen. Bertan kultura nahiz hezkuntza arloko jendea bildu gara eta ikasle mugimenduko kide bezala etorri naiz ni brigada honetara.

Zer dela-eta joan zarete Palestinara?

Palestina herrialde interesgarria izateaz gain, zapalkuntza handia jasaten ari den herrialdea da. Hainbat antzekotasun ditu Euskal Herriarekin, baita hainbat elkartasun lotura ere. Gu elkartasun hori sendotu asmoz etorri gara.

Zertan datza brigadistaren lanak?

Brigadista garen heinean bertako egoera ahalik eta egokien ezagutzea dagokigu: bertako jendearekin egotea, harremanak egitea eta gure herriko gatazkaren berri ematea besteak beste. Bestalde, herrira itzultzean lana egiteko konpromezua suposatzen du. Lanketa ezberdinez Palestinarren egoeraren berri ematekoa.

Nolakoa da zuen hango egun bat?

Egunak ongi antolatuta ditugu. Goizetik hasita bilera ezberdinak izaten ditugu: elkarte, alderdi politiko, ikastetxe, herri... ezberdinetako jendearekin. Brigada kulturala ere bagarenez, aukera dugunean jendea dantzan jartzen dugu, hainbat musikari ere taldean baititugu gure artean. Ez dugu atseden hartzeko aukera handiegirik, baina, hala ere, gustura gabiltza. Eguna balorazioarekin amaitzen dugu.

Nolakoa da hango errealitatea?

Lekuaren arabera ezaugarriak aldatu egiten baldin badira ere, errealitatea gogorra da. Urte luzeetako sufrimendua eta nekea nabari da, eta egunerokotasunean bizitza arrunta egiteko hainbat oztopo jasaten dituzte. Zaila da deskribatzea, ikusi gabe ezbaitago ideia argi bat egiterik.

Zertan egin dezake azpeitiar baten Palestinarrei laguntzeko?

Hainbat lagunekin hitz egin ondoren jabetu gara Palestinarrak kanpoko laguntzaren beharra dutela. Hori dela azken finean beraien itxaropen bakarra. Guri dagokigunean, biderik eraginkorrena Israeli boikota egitea da. Baita gertatzen ari dena salatzea ere.

Zerbaitek harritu al zaitu? Eta, Palestinan bizi izandakotik zer azpimarratuko zenuke?

Hainbat gauzak harritu naute, baina zerbait azpimarratzekotan bi herrialdeok ditugun gatazketan, estatuen errepresio bideek duten antzekotasuna azpimarratuko nuke: ilegalizazioak, presoen isolamendua eta tortura, manipulazioak... Hain herrialde ezberdinak izanda zaila da sinestea bi herrioi jarri nahi dizkiguten oztopoek antzekotasunak dituztela. Hala ere, egoerak konparatzea ia ezinezkoa da.

Blog bat ere baduzue.

Hasiera batean bloga eguneratzeko konpromezua hartu nahi baldin bagenuen ere, denbora eta baliabide falta dela-eta ezinezkoa suertatu zaigu eguneraketa. Hala ere, hainbat sarrera badaude irakurri nahi dituenarentzat: www.biladihadi.wordpress.com .

Bidali:  

Erantzunak

IrekiAteak | 2010-07-28 : 10:07

Palestinoak terroristak dira. Indarkeria erabiltzen dute. Hiltzaileak dira. Ez dago kausarik heriotza bat justifikatzen duenik.
egiak, orgoikue, erdikalekue eta konpañia, galdera bat zuentzako: israel eta ocidenten politika antiterrirostiekin bat ite aldezue? edo abu ghraib-eko torturak eta CIA ta EEUU basakeyek salau baino españako abu ghraib eta guantanamo erraldoie apoiatzezue?

orgoikue | 2010-07-28 : 14:07

bai noski, terrorismo klase danan kontra,terroristie beti bait da hiltzailie. argi geldiu? eta beste gauza bat. palestinaño jun aurretik beitu etxea, euskal herriyen badegu bukatze eztan guantanamo bat eta

gaztie | 2010-07-28 : 15:07

Terrorismo hitzari helduz gero, urteetan "demokratek" eginiko propaganden ondorioetan erori gabe, argi dago bai estatu espainiarrak zein israelgo sionistak praktika terroristak erabiltzen dituztela beraien helburuak lortu edo interesak babesteko. Ongi ulertzeko, gizarteko arlo baten ahotsa beldurraren bitartez isilarazten dute, honetarako behar diren errepresio bide guztiak erabiliz. Terrorismo honen aurka ere bazaude, orgoikue?
Errealitate hau ukatuz gero hainbat eta hainbat adibide jarri ditzaket, bai Euskal Herri bai Palestinakoak, ez dut uste ordea hain itsu egongo zarenik. Orain, zer arrazoi zuen hark "ez dago ikusi nahi ez duena baino itxu txarragorik" esan zuenean.
Bukatzeko, Aupa Amaia eta Brigadista lanetan dabiltzan lagun oro, bai elkartasuna adierazten, bai laguntzen, eta noski, gure herrialdearen berri ematen. Zapaldutako herrien elkarbabesa beharrezkoa da, zapaltzaile guztiak ongi lotuta baitaude.

Plaxentxi | 2010-07-28 : 16:07

Hemen ignorantie hi haiz Jon, hango errealitatea ikustera joan dena ignorantie ta hi berriz etxien komunikabide sionistan kaka dana jateuna oso jakitune izengo haiz?
http://www.iarnoticias.com/2010/secciones/contr...
Orrialde honen esteka jartzen diat bertan gaiñontzeko komunikabideek esaten ez dituzten hainbat irakurketa daudelako.
Gora Palestina askea ,Aupa brigadistak, gora internazionalismoa!!
HERRIOK INDEPENDENTZIA!! MEXIKO, PUERTO RIKO, HAITI, CUBA, HONDURAS, SALVADOR, NICARAGUA, VENEZUELA, KOLOMBIA, EKUADOR, BRASIL, ARGENTINA, CHILE, PERU, URUGUAY, PARAGUAY, BOLIVIA , KATALUNIA, IRLANDA, EUSKAL HERRIA, PALESTINA , IRAK, IRAN, AFGANISTAN, LIBANO,.....GUZTIOK ANAIAK GARA IMPOSAKETA ETA KOLONIZAZIO SIONISTAREN AURKA

orgoikue | 2010-07-28 : 16:07

bai gaztie bai horren aurka ere bai. eta hi terrorismo guztiyen kontra alao? gizarte hontan aotz asko ixilduazitze ditxiabe errepresio bidez eta hilketa bidez, hoyen eta behayen akolituen kontrare hi heu eongo haiz ezta?

JON | 2010-07-28 : 20:07

Hi Plaxentzi,nundik atea dek ni sionistan alde naola?
Esan diatena dek hango egoeri hemengue baño mille aldiz okerroue dala ta ezin dila konparau,ta lotsie berdula billek parien jartzeko.

gaztie | 2010-07-28 : 21:07

Jon, hasteko ez dugu Palestina Euskadirekin konparatu, Euskal Herriarekin baizik... akats honek adierazten du nondik datozen zure iritziak.
Bestetik, herrialde bakoitzaren egoeraren larritasun ezberdintasunak oztopatzen al du bien arteko konparazioak burutzea? Jajaja!!! Norbaiti ignorantea deitzeko ausart xamarra zarela iruditzen zait.
HERRI ZAPALDUAK AURRERA!!!

txo | 2010-07-28 : 21:07

Palestinoak terroristak dira.(Batzuek bai,besteak ez).
Indarkeria erabiltzen dute.(Batzuek bai,besteak ez).
Hiltzaileak dira.(Batzuek bai,besteak ez).
Ez dago kausarik heriotza bat justifikatzen duenik.(Arrasoiadek onetan)
Oridek argunetazio pobrea.
Euskaldunak terroristak dira.(Batzuek bai,besteak ez).
Indarkeria erabiltzen dute.(Batzuek bai,besteak ez)
Hiltzaileak dira.(Batzuek bai,besteak ez).
Ez dago kausarik heriotza bat justifikatzen duenik.(Arrasoiadek onetan)

Jonmi | 2010-07-28 : 21:07

SioNazi-yek arrautzetan jarritako dana eiten diate, beraiek kontrolatzen bait dute mundua. Ameriketako aberatsenak sionistak dira. Rockefeller, Spielberg, Sheldon Adelson... Bestela ezin da ulertu ONU-k eta Ameriketako Estatu Batuek "Flotilla" humanitarioari eginiko eraso krudela ez salatzea. Libanoko 1400 hildakoak duela lau urte eta beste basakeri pila bat. Gehiegikeriak eginda ere, nazi berri hauek beraiena eginda airoso beti. Alemanian pareta bota eta Palestinan berria eraiki.

txo | 2010-07-28 : 21:07

3. atala - Norbanako guztiek dute bizitzeko, aske izateko eta segurtasunerako eskubidea. 4. atala - Inor ez da izango besteren esklabo edo uztarpeko; debekatuta dago esklabutza eta esklabuen salerosketa oro. 5. atala - Ezin daiteke inor torturatu, ezta inori zigor edo tratu txar, anker eta lotsarazlerik eman ere. 6. atala - Edozein gizon-emakumek du, nonahi, lege-nortasundun dela aitor diezaioten eskubidea. 7. atala - Gizon-emakume guztiak berdinak dira legearen aurrean eta denek dute, bereizkeriarik gabe, legezko babesa izateko eskubidea. Denek dute Aldarrikapen hau hausten duen edozein bereizkeriaren aurka eta bereizkeria horren eragileen aurka babes berbera izateko eskubidea. 8. atala - Pertsona orok du Konstituzioak edo legeek gizon-emakumeei aitortzen dizkieten oinarrizko eskubideak hausten dituzten ekintzetatik babesteko, norbere herrialdeko auzitegi aginpi

txo | 2010-07-28 : 21:07

Giza Eskubideak ez dituste errespetatzen ez Israelek eta esta Palestinak ere.
Ez batak eta ez besteak.

txo | 2010-07-28 : 21:07

IrekiAteak: Hik errespetatzealdituk? Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala: 1- Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute. 2. atala - Gizaki orori dagozkio Aldarrikapen honetan adierazitako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereziko arraza, larru-kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomi maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik. Ez zaio begiratuko gainera, pertsona zein herrialde edo lurraldetakoa den; ezta hango politikari, legeei edo nazioarteko egoerari, nahiz eta herri hori burujabea izan, besteren zainpeko lurraldea, autonomiarik gabea edo nola-halako burujabetasun-mugak dituena. 3. atala - Norbanako guztiek dute bizitz

erdikalekue | 2010-07-28 : 22:07

irekiateak, gaztie ta plaxentzi: nere ustes 3ok pertsona berdiñe zeatela... zuek dakezuen kaka nahastie burun impresionantie dek!!
irekiateak: nei kanpokue pela itezik enauk inor besten etxen sartzeko... bñ danak politikie dekela bazekiat. (amen bezela) ta indarkeye ibiltzeikena txarra dek bai kontra iteko ta bai defendatzeko...
plaxentzi: euskal herriyen ta palestinak etzaukebek serikuzik ezta inundik iñoa ze presuek isolamendue ta etzakiat zer?? oi danien gertatzek herri askorek antza eukikoziabean ortik beituta... bñ euskal herriyen ze arazo ziok??? mafia batek dirue lortu al izeteko errepreziyue ibiltzen diabe ta eskuza bezela euskal herriyen independetziyen alde ta olako gauzak ezateixkiabe zuek engañatzeko da aldekuek eukitzeko ala bñ... independentziyen alde itie o francon errepreziyuen kontra lan eitie azpaldi laga zoan ETAk oin bere burukin bakarrik pentzatzeik ta zuek eskertiarrok etzeate kontuatzen ortaz ta etzeate kontuauko ze zueke tontuk bezela geauko zeate... ta palestinan beste arrazoiek zaudek. gero Iraken adibidez EE.UU kaka intzian bezela torres gemelasen gertau huanan atentauen parien zeoze ite aldea bezela bushek arma masibak zaudeala ezate zianien ta azkenin etzaoala ezer ikuzi ziabenien ta gerra bat antolau ziabean jende piyie hilda alperrik... kasu ortan zer ezango huan zer ziokela obeto o okerro o...torresgemelaseko atentaue o beste gerrie?? neure ustes bai bat eta bestie... ta zeatik ez ezan biyek??? eta beti alde batekuek sufriu iten diabela ta beste aldekuek aberaztu... ba euskal herriyen etzatorrek errepresiyo haundiyena españiko gobernutik.... ETAtik baizik....aber kontuatze zeaten ta salatzen dezuen egunen baten!!
eta españiyen gertatzen dekena dek, oposisiyuei ETA eotie komeni ziok... PP-ko atzena hildakue??? etzakiat noiz bñ azkenak enpresayuek, psoeko ex kontzejalak, polizi nazionalak... arritzekue ETAk PPkin hitzeingo ote????? zuen PP mattiekin???? nolaba??? ETA dek diru zalie!!! konturau zaitezte!!
ta suekin jolasteikena erre itek.....

atsaldez | 2010-07-28 : 22:07

jon, egoerak alderatziek batk bestie tapatzie ekartzeik... ta hori eztek zuzena!! han ta hemen, gatazkiek funts berdiñe dik!! ala ez?!

JON | 2010-07-29 : 00:07

Gaztie:
Nik eztiat akatsekin idatzi,neretzako berdiñe dek Euskedi ala E.H.Hik honei holako garrantziye ematiek bai erkusteula nundik datozten hire iritziyek.
"Ongi ulertzeko, gizarteko arlo baten ahotsa beldurraren bitartez isilarazten dute, honetarako behar diren errepresio bide guztiak erabiliz."
ETAi aplikatzie zeok hau ere ezta? Terrorismo honen aurka ere bazude Gaztie?
Atsaldez:
Funtse berdiñe baño egoerie?

IrekiAteak | 2010-07-29 : 10:07

"Palestinoak terroristak dira. Indarkeria erabiltzen dute. Hiltzaileak dira. Ez dago kausarik heriotza bat justifikatzen duenik" txo, hau ez dut nik pentsatzen. Hauek zenbaitek idazten dituzten memelokeriak dira: egiak,erdikalekue edo orgoikuek idazteko modukoak.
Ez dago esaterik palestinoak eta israeldarrak egiten dituzte gauzak gaizki. Palestinoak duela hainbat hamarkada arte palestinan bizi ziren eta bapatean mundu osotik israeldarrak etortzen hasi ziren beraien estatua han sortzera, palestinoak erailaz eta beraien lurretik botaz. Beraz non da gatazkaren kausa? INPERIALISMO/KOLONIALISMOAN! Ez da berdina indarra erabiltzea zure etxea eta lurra defendatzeko edo beste herrialde bat inbaditzeko. Ulertzen ezberdintasuna? Palestinarrak injustizia itzela ari dira jasaten eta ni beraiekin nago.
Eta nahiz eta konparaketak egitea ez gustatu, euskal herrian ere antzeko gatazka dagoela iriditzen zait, nahiz eta sufrimendu maila txikiagoa den hemen. Sorburu berdina dute,INPERIALISMO/KOLONIALISMOA! Herri baten zabalkuntza, bere kulturaren deuseztea eta ukazioa.
FREE PALESTINE and BASQUE COUNTRY!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2010-07-29 : 11:07

Uztarriak mezu bat ezabatu du arauak ez errespetatzeagatik.
Uztarria Komunikazio Taldea

erdikalekue | 2010-07-29 : 14:07

irekiateak ingleses domina itek ee???

atsaldez | 2010-07-29 : 20:07

Jon egoera batek bestie tapatzie akats bat ebsteik eztek... Ez ikusi nahi bat!! arazue funtsin berdiñe izen da bi herriyen artin halako lotura bat existitzie normala guztiz normala dek!!
Neri graziye ite zitek, telecincok kubako preso politikuatik jarduteunin. Ta bean platuetatik 20kilometro azpira beste hainbeste eon ohi dituk eta orduetan inkomunikaute!!
Egoerie, kasu hontan, begiyek ixteko aitzaki modun ibiltzek. Zeatik ez bat naiz bestie gordinik beitu? zeatik ez biyei soluziyue billau?
Egoerien arabera gatazkak mailakatzen hastie tonteri hutse dek. Zenbait gauza ezin dituk mailakau, hau eztek futbol liga bat!!

JON | 2010-08-02 : 12:08

Atsaldez,nik eztiat esan bi egoeriak eztakebeniak arazo berdiñe,esateiatena dek guk haiek baño modu asko dazkeula egoera honei aurre iteko armak erabili gabe.
Nei tonteriye ta errespetu faltie iruitzezatena dek gure egoerie Irak edo Palestinakukin konparatzie dek.Usteiat haiek ointxe firmako zebela gu bezela eoteatik.
Ta Kubai buruz hemen hipokresi galanta zeok,ze diktadura faxistie eo komunistie izen,diktadura bat dek.Zeba eztitxiabe iten haureskundiek ta ahoan hainbeste dakeben herriyei hitze ematen?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu