Iberdrolak hilaren 18an ez du argirik moztuko

Urola Kostako Hitza 2010ko uzt. 16a, 12:07

Saninazioak pasatu ondoren moztuko dute argia

Done Jakue kalean eta Elizkalean egingo dute mozketa

Iberdrolak uztailaren 18an Done Jakue kalean eta Elizkalean argia mozteko asmoa zuen. Baina erabaki horren aurrean kexak aurkeztu dituzte herritarrek, egun hori herrian festa eguna delako. Kexa horiek tarteko, Julian Eizmendi alkateak Iberdrolarekin hitz egin duela azaldu du Udalak eta egun horretan Iberdrolak ez duela argirik moztuko erabaki dute.

Hala kontuak, saninazioak pasatu ondoren moztuko dute argia aurrez aipatutako bi kale horietan, eta Iberdrolak hori zein egunetan egingo duen aurrez jakinaraziko die biztanleei.