Azpeitiko Gaztetxea 5 urte egitear

Uztarria.eus 2010ko uzt. 8a, 14:07

Datorren larunbatean, uztailaren 17an, Azpeitiko Gaztetxearen 5.urteurrenaren harira, egun osoko egitaraua antolatu dute Gaztetxekoek. Hainbesteko indarra hartu duen baltsa jaitsiera, bazkaria, ur-jolasak, kalejira eta kontzertuak izango dira, besteak beste.

Gaztetxeak bost urte hauetan egin duen ibilbidea laburtzen duen bideoa egin dute Gaztetxekoek.