Olatz Izagirre presoa Soto del Real espetxean sartu dute

Uztarria.eus 2010ko uzt. 1a, 18:07

Ekainaren 28an Espainiaratu zuten, eta asteartean eraman zuten epailearen aurrera

Maiatzaren 6an atxilotu zuten Izagirre, Ziburun

Olatz Izagirre Soto del Real (Madrid, Espainia) espetxean sartu zuten asteartean, ekainak 29, epailearen aurretik pasatu ondoren, askatu.org webgunearen arabera. Astelehenean, ekainaren 29an, Espainiaratu zuten Izagirre hegazkinez.

Ekainaren 15ean onartu zuen Paueko auzitegiak Olatz Izagirreren aurkako euroagindua. Orain dela hilabete inguru eraman zuten lehen aldiz epailearen aurrera, baina orduan erabakia atzeratu egin zuten Paueko Auzitegian, epaia emateko datu gehiago behar zituztela argudiatuta.

Maiatzaren 6an atxilotu zuten Izagirre, Ziburun. Iazko azaroan Segi erakundearen kontra egindako polizia operazioaz geroztik, Donibane-Lohitzunen bizi zen Olatz Izagirre iheslari politiko gisa.