Hilaren 1ean izango da sexu aholkularitza saioa

Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 30a, 13:06

Ekainaren 25eko saioaren ordezkoa izango da

Uztailaren 1ean, ostegunean, 15:30etik 19:30era izango da saioa

Ekainaren 25ean ez zen sexu aholkularitza saiorik izan. Haren ordezko saioa, beraz, ostegun honetan, uztailak 1ean, egingo dute, 15:30etik 19:30era, Gazte Informazio Bulegoan. Zalantzak argitzeko www.azpeitia.net webgunea erabil daitekeela gogorarazi dute.