Olatz Izagirre presoa Espainiaratu egin dute

Uztarria.eus 2010ko eka. 29a, 12:06

Gaur goizean pasatuko da epailearen aurretik, askatu.org webgunean jakinarazi dutenez

Maiatzaren 6an atxilotu zuten Izagirre, Ziburun

Olatz Izagirre atzo, astelehena, Espainiaratu zuten askatu.org webgunearen arabera eta gaur, pasatuko da epailearen aurretik.

Ekainaren 15ean onartu zuen Paueko auzitegiak Olatz Izagirreren aurkako euroagindua. Orain dela hilabete inguru eraman zuten lehen aldiz epailearen aurrera, baina orduan erabakia atzeratu egin zuten Paueko Auzitegian, epaia emateko datu gehiago behar zituztela argudiatuta.

Maiatzaren 6an atxilotu zuten Izagirre, Ziburun. Iazko azaroan Segi erakundearen kontra egindako polizia operazioaz geroztik , Donibane-Lohitzunen bizi zen Olatz Izagirre iheslari politiko gisa.