Badator Uztarriaren X. Pourra

Uztarria.eus 2010ko eka. 25a, 15:06

Apustuak egiteko aukera dago herriko taberna batzuetan (Amaia, Etxe-Zuri, Lokotx, Orkatz, Korrale, Mendizabal, Iraurgi SB, Auntxa eta Erreka), Ciclos Beni, Aitzaki Kirolak eta Erreka Bike dendetan, eta Uztarrian bertan

www.uztarria.com/pourra/2010

Uztailaren 3an hasi zen Frantziako Tourra, eta Uztarria Komunikazio Taldeak Pourra antolatu du hamargarren aldiz.

Jarraipena, webgune honetan

Pourra, oso-osorik, webgune honetan jarrai daiteke. Helbidea, hauxe:

Hor daude parte hartzeko arauak, izen-emate orria, sarien banaketa...

Aurtengo Pourrak aurreko urteetako sistema eta funtzionamendu bera izango du. Bederatzi txirrindulari aukeratu beharko dira, ordenean, eta Tourra bukatzean banatuko ditugu sariak.

Eztabaida ere ireki dugu. Han bota zuen iritziak, baietz nik irabazi eta horrelako erronkak!

Zer egin parte hartzeko

Oso erraza da.

1). Inprimatu iskripzio orria (pdf formatua). Edo, bestela, Etxe-Zuri, Amaia, Iraurgi SB, Orkatz Kultur Elkartea, Korrale, Auntxa, Mendizabal, Lokotx eta Erreka tabernetan edo Ciclos Beni, Aitzaki Kirolak eta Erreka Bike dendetan aurkituko dituzu; hartu handik.

2). Bete hor eskatzen diren datu guztiak. Txirrindulariak aukeratzeko, adibidez, begiratu aurreko urteeko Pourrak!

3). Utzi inskripzio orri hori lehen aipatutako toki laguntzaileren batean, 20 eurorekin batera. Edo, bestela, Uztarrian bertan.

4). Eta jarraitu Pourraren eboluzioa, webgune honetan.

Txirrindulariak

Pourrean pelotoi osoko edozein bederatzi txirrindulari har daitezke. Adibidez, sailkapen orokorrean ondo ibiliko direla uste dugunak; edo esprinterrak; mendirako ere, agian, norbait hartzea komeni... Bederatzi txirrindulari, bederatzi soilik. Eta zeinek hartuko dute parte? Tropela.net-en ikusi

Sariak

Sariak honako hauek izango dira, Oinarriak atalean azaldu bezala.

1). Jasotako diruaren %30.

2). Jasotako diruaren %20.

3). Jasotako diruaren %10.

Gainerako %40, Uztarriari laguntzeko izango da.

Sari gehiago

Horiez gain, aurten beste sari batzuk ere banatuko ditugu (postua zehaztuko dugu, partaide kopurua jakindakoan):

• Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria.

• Erreka Bike-ren oparia.

• Ziklos Beniren oparia.

• Aitzaki Kirolaken oparia.

• Kirol Patronatuaren oparia.

• Larchago ardoaken bi ardo kaxa.

• Uztarria Komunikazio Taldearen saria.

• Talasoterapiarako bi lagunentzako zirkuitoa

• Tiobiboetarako 30 euroko balea.

Sariak San Inazio bezperan banatuko ditugu, Uztarriaren tonbolan (Erdi Kalean).

Parte-hartzea urtez urte

Aurreneko Pourra 2001ean izan zen. Orduan beste sistema batekin egin zen lehiaketa. 108 parte-hartzaile izan ziren. Irabazlea, Gorka Beobide. Bigarren Ion Etxeberria, hirugarren Iban Aranbarri.

Hurrengo urtean —2002an—, oraingo sistema hartu zen; alegia, bederatzi txirrindulari eta talde bat ordenean aukeratzeko sistema.

  • 2001: 108 parte-hartzaile.
  • 2002: 83.
  • 2003: 109.
  • 2004. 141.
  • 2005: 179.
  • 2006: 113.
  • 2007: 115.
  • 2008: 116.
  • 2009: 149.
  • 2010: 120.

Pourraren bukaerako albisteak uztarria.com-en

Besterik