Azpeitian Futbol 7ko Txapelketa jokatuko da gaur hasita

Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 25a, 13:06

Hamar taldek hartuko dute parte Iraurgi Ikastetxeak antolatutako lehian

Gaur, ostirala, bihar eta etzi jokatuko dituzte partidak

Gaur, ostirala, hasita Azpeitiko IV. Lagunarteko Futbol 7ko Txapelketa jokatuko da, Garmendipe futbol zelaian. Hamar taldek hartuko dute parte Iraurgi Ikastetxeak Udalaren laguntzarekin antolatutako lehian: Iraurgi Ikastetxeak, Azpeitiko Ikasberri Ikastolak, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik, Azkoitiko Floreaga Ikastetxeak eta Xabier Munibe Ikastolak, Zarauzko Orokietak, Hazparnek (Lapurdi), Ariznabarrak (Gasteiz) eta Valvanera eta La Calzada Errioxakoak (Espainia).

Gaur, 18:00etan, hasita benjamin mutilen triangularra jokatuko dute, Amaikak Bat, Lagun Onak-ek eta Iraurgik. Larunbatean, berriz, alebin mailako sailkatze partidak jokatuko dituzte. 21:00etan, berriz, Betharrametan afari-merienda izango da partaide guztientzako. Igande goizean jokatuko dituzte finalak, Garmendipen.