Eguzkiñe Egañak irabazi du Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa

Uztarria.eus 2010ko eka. 22a, 20:06
Antzerki Topaketak iragarriko dituen kartela.

Zarauzkoaren lana izango da XXVIII. edizioaren irudia eta 900 euroko diru saria jasoko du

Lehiaketara 34 lan aurkeztu dira

Eguzkiñe Egañarentzat izango da 2010eko Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketaren sari bakarra. Zarauzkoaren lana izango da datorren udazkenean egingo den XXVIII. edizioaren irudia eta 900 euroko diru saria jasoko du.

Azpeitiko Udalak urtero antolatzen du Antzerki Topaketen irudia hautatzeko kartel lehiaketa. Amaitu berri den lehiaketaren ediziora 34 lan aurkeztu dituzte. Aurkeztutako kartel guztiak Betharramen ekainaren 7tik 20ra egin den erakusketan ikusgai egon dira.