Odola emateko deia egin du Odol Emaleen Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2010ko eka. 21a, 13:06

Asteazkenean, ekainaren 23an, izango da odol ematea

Beti bezala, anbulatorioan egin ahal izango da, 18:00etatik 21:00etara bitartean

Azpeitiko Odol Emaleen Elkarteak deialdi berezia egin die herritar guztiei datorren asteazkenean, ekainaren 23an, odola eman dezaten.

Ohiko moduan, anbulatorioan egongo dira 18:00etatik 21:00etara bitartean, odola biltzen. Hastear den udako kanpainarako odola "oso beharrezkoa" dela jakinarazi du elkarteak.