Uztarriaren ekaineko aldizkaria kalean da

Uztarria.eus 2010ko eka. 18a, 21:06
2010eko ekaineko Uztarria aldizkariaren azala.

Ekainaren 8an hasi ziren aldizkariak banatzen Uztarriako bazkideei eta harpideei etxeko buzoietara

Webgune honetan ere ikus daiteke jada 118. zenbakia, baita PDF formatuan ere

Uztarriaren ekaineko zenbakia kalean da jada. Joan den ekainaren 8an hasi ziren aldizkariak banatzen Uztarriako bazkideei eta harpideei etxeko buzoietara. Gainera, PDF formatuan ikus daiteke aldizkari guztia webgune honetan. Hona hemen Uztarriak 118. zenbakian landu dituen gaiak:

  • Iritzia
  • Enekoitz Aizpuru mendi lasterkariari elkarrizketa.
  • Abiadura zaleak argazki erreportajea, auto lasterketen inguruan, Klik atalean.
  • Kulturaren hezurdura eta mamia Sanagustin eta Soreasu guneak aurrera doaz; martxan jarritakoan nola kudeatu eta zer eduki izan behar duten aipagai erreportaje honetan, hainbat kultur eragileren iritziekin.
  • Pala hotsik ez Elizkaleko Korputz festatan aurten ez dute emakumezkoen pala txapelketarik egin.
  • Umorea bizio Imanol Arregi Iturbide pandero jolearekin solasean, Atzera begira.
  • Aitor Gorostola zesta-punta jokalaria Filipinetan ari da jokatzen.

Oraindik Uztarria aldizkaria etxean jasotzen ez dutenek badute aukera jasotzeko. Harpideek aldizkaria hilabetero jasoko dute beren etxean doan. Aldiz bazkideek, urtean 30 eurotako kuota ordainduta, aldizkaria etxean jasotzeaz gain, Uztarriako proiektuak bultzatu eta etxean jasoko dituzte.