Ezker abertzaleak 2010eko aurrekontuetaz adierazitakoaren aurrean

Julian Eizmendi 2010ko eka. 15a, 19:06

Ezker abertzaleko hautetsiek 2010eko aurrekontuen prozesuaren gainean plazaratutako oharrari erantzun dio Azpeitiko alkateak

Ezker abertzaleak 2010eko aurrekontuetaz adierazitakoaren aurrean:

  1. Berandu onartzeaz: asko dira oraindik, besteak beste koiuntura ekonomiko edo korrelazio politiko arazoengatik, aurrekontuak oraindik onartuta ez dituzten udalerriak. Gipuzkoak 88 udal ditu, onartuta 57k dituzte gaurko datan, beraz, 31 udalerrik ez dituzte.

    Azpeitiak baditu, denon ahaleginarekin, nahiz eta gobernu minoritarioa duen.

  2. Parentesi barruan esaten da "urte eta erdi honetan Julian Eizmendi, diputazioak alkate lanetarako liberatuta eduki du". Honen aurrean:
    • Hasteko, Diputaziora bueltatu beharra izan nuela urtebete da (iazko ekainean), soldatarik gabe utzi nindutelako.
    • EUDELen arabera, 2.000 biztanletik gorako udalek alkatea liberatuta behar dute; Azpeitian 14.450 biztanleekin, ez??? Dedikazio osoz kargua betetzeko nuen eskubidea kendu egin zidaten.
    • Diputazioan izan dut laguntza, neure lanpostuan malgutasuna izan dut Azpeitiko ezinbesteko betebeharrak betetzeko. Baina nire ingurukoek eta familiak badakite nola ibili naizen urte honetan, baita hiritar askok ere.
    • Garbi daukat, oztopoak oztopo, nire betebeharrak herriarekiko bete ditudala. Iaz soldatarik gabe utzi ninduten, aurten berriz beraien proposamenez berriro liberatzera. Zergatik aldaketa??? Alkate karguarekiko horrelakorik ez da inon ezagutu eta ez da ezagutuko ere, hemen bakarrik.
  3. Bukatzeko, arau urbanistiko berrien planarekiko oztopo eta blokeoaz: hor duzue Hirigintza Batzordean, 2010eko urtarrilaren 26an aurkeztutako eta onartutzat eman zen kronograma. Non dago blokeoa??? Aurreikusitako iraupena bi urtekoa da, zuek esaten zenutena (urte bat), ciencia ficción.