Josu Urbieta La Santeko espetxean sartu dute

Uztarria.eus | Politika
2010ko eka. 15a, 08:06

Ostegunean atxilotu zuten, ETAko kidea delakoan

Asteburuan mobilizazioak egin dituzte atxiloketa salatu eta "errepresioa amaitzea" eskatzeko

Josu Urbieta Pou La Santeko (Paris, Frantzia) espetxean sartu dute preso. Joan den ostegunean atxilotu zuten Urbieta Correzeko departamenduan -Frantzia erdialdean dago- ETAko kidea delakoan. Ordutik inkomunikatuta egon da eta atzo arratsaldean eraman zuten epailearen aurrera. Epaileak Urbieta espetxera bidaltzeko agindu zuen.

Arma bat izatea, lapurreta eta estortsioa egitea, eta autoritateei aurre egitea leporatu diote.

Ostegunean atzeman zuten Urbieta, auto bat lapurtu ondoren, polizia iturriek diotenez. Horien arabera, Urbietak atxilotzeko unean ETAkoa dela esan zuen eta pistola bat aurkitu zioten.

Asteburuan manifestazioak egin dituzte Urbietaren atxiloketa salatzeko. Ostiralean 200 lagun inguruk parte hartu zuten manifestazioan eta larunbatean 300 lagunetik gora izan ziren. Egunotan jasotako babesa eskertu du Urbietaren sendiak.

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak
- Juan Karlos Arruti. (Paterra) Cordobako (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 780 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Xabier Etxeberria. (Txapi). 2003ko urtarrilean atxilotu zuten, eta 2009ko maiatzean Espainiaratu egin zuten. Soto del Realean (Espainia) dago preso, 420 kilometrora
- Jabi Agirre. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta 2008ko abenduaren hasieran Espainiaratu egin zuten. Ocaña I.ean (Espainia) dago preso, 530 kilometrora.
- Joseba Segurola. Osnyn (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.

Deportatuak
- Iñaki Etxarte. Kuban deportatuta.
- Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.

Iheslaria
- Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)

Askatasunaren weba: www.askatu.org

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu