Josu Urbietak inkomunikatuta segitzen du, Parisera noiz eramango

uztarria.com, Urola Kostako Hitza | Politika
2010ko eka. 12a, 12:06

Ostegunean atxilotu zuten, ETAko kidea delakoan, eta Limogesko polizia etxean daukate

Atzo berrehun lagunek manifestazioa egin zuten Azpeitian

Atzo Azpeitian egindako manifestazioa. (Urola Kostako Hitza)  Argazki originala

Josu Urbieta Alkorta Pou-k (Azpeitia, 1978) Frantziako Poliziaren esku segitzen du, inkomunikatuta, Limogesko polizia etxean. Ostegun arratsaldean atxilotu zuten, etakidea delakoan.

Correzeko departamenduan atzeman zuten —Frantzia erdialdean dago—, auto bat lapurtu ondoren, polizia iturriek diotenez. Horien arabera, Urbietak atxilotzeko unean ETAkoa dela esan zuen eta pistola bat aurkitu zioten.

Inkomunikazio aldia legez bost egunekoa da.

Manifestazioa atzo

Urbietaren atxiloketa salatzeko manifestazioa egin zuten atzo Azpeitian 200 lagun inguruk. Aurretik herri batzarra egin zuten udaletxearen arkupetan.

Bidali:  

Erantzunak

powtarrak | 2010-06-12 : 17:06

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu atzo manifara hurbildu zen jende guztiari eta baita egun hauetan gure ondoan laguntzen egon diren denei.
Josu Urbietaren familia

egiak | 2010-06-14 : 20:06

"auto bat lapurtu ondoren, polizia iturriek diotenez. Horien arabera, Urbietak atxilotzeko unean ETAkoa dela esan zuen eta pistola bat aurkitu zioten"....
SANTU bat....

Loiolatarra | 2010-06-14 : 21:06

Pistola, txoriak harrapatu eta jan ahal izateko zeraman.

gaztie | 2010-06-15 : 12:06

Batzuetan isilik gelditu eta tontoa ematea hobe izaten da hitz egin eta duda guztiak baztertzea baino..... zuekin gertatu den beazala. Pistola zertarako? Zergatik aurkitzen zaie pistola bat Frantzian atxilotutako guztiei? Psse!! Zuekin denbora galtzerik ez du merezi.
Aholku bat..... hitz egin aurretik informatu, lotsagarri ez gelditzearen lehen pausoa.

IrekiAteak | 2010-06-15 : 16:06

Eta zertarako dituzte pistolak gure herrian dabiltzan milaka zakurrek? espainiarrak ez garenak espainiar izatera behartzeko? euskal herriaren aldeko edozein ekintza mozteko?
miren odriozola adineko emakumea pistola mehatxuz emango dute madrilera, pou herritarra pistola bidez atxilotu zuten, bi gazte horiek pistoladunek atxilotu zituzten ostiralean eta gainera behatza puskatu bati..
SANTU batzuk gure herrian dabiltzan pistoladunak. espainiaren batasuna defendatuko duten santuak hain zuzen.

Oruam | 2010-06-16 : 09:06

Ah, eta ez ahaztu pistola batek hil zuela herritar bat...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu