Josu Urbieta 'Pou' atxilotu dute Frantzian, ETArekin lotuta

uztarria.com, berria.info 2010ko eka. 11a, 11:06

Correzeko departamenduan atzeman zuten atzo arratsaldean, ustez auto bat lapurtzen ari zela

Poliziak dio arma bat aurkitu ziola

Frantziako Poliziako iturriek gaur jakinarazi dutenez, Josu Urbieta Alkorta Pou (Azpeitia, 1978) da atzo Correzeko departamenduan atxilotu zuten ustezko etakidea. Berri agentziek diote auto bat lapurtzen ari zirela hiru lagun eta beste biek ihes egin zutela. Poliziak gaur esan du berak ez dakiela ustezko lapurretan beste bi lagunek parte hartu zutenik.

Berri agentziak polizia iturriak aipatuz esan zutenez, atzo arratsaldean gertatu zen guztia, zazpiak aldera Lemosin eskualdean, Vars sur Roseixen, Frantzia erdialdean. Atxilotzeko unean ETAkoa zela esan zuen atxilotuak eta, iturri horien arabera, arma bat zuen soinean.

Limogesera eraman dute Urbieta, eta handik Parisera eramango dute egunotan, epailearen aurrera.

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak
- Juan Karlos Arruti. (Paterra) Cordobako (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 780 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Xabier Etxeberria. (Txapi). 2003ko urtarrilean atxilotu zuten, eta 2009ko maiatzean Espainiaratu egin zuten. Soto del Realean (Espainia) dago preso, 420 kilometrora
- Jabi Agirre. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta 2008ko abenduaren hasieran Espainiaratu egin zuten. Ocaña I.ean (Espainia) dago preso, 530 kilometrora.
- Joseba Segurola. Osnyn (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.

Deportatuak
- Iñaki Etxarte. Kuban deportatuta.
- Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.

Iheslaria
- Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)

Askatasunaren weba: www.askatu.org