Enrike Zurutuza albaitari eta euskaltzalea hil da

Uztarria.eus 2010ko mai. 31a, 13:05
Enrike Zurutuza duela zortzi urte Azpeitiko liburutegian.

Atzo hil zen, 92 urte zituela; gaur izango da haren aldeko hileta elizkizuna, 19:30ean parrokian

Izatez ataundarra zen, baina Azpeitian bizi zen aspalditik

Enrike Zurutuza (Ataun, 1917- Azpeitia, 2010) albaitari eta euskaltzalea hil zen atzo, 92 urte zituela. Ataundarra zen jaiotzez, baina aspalditik bizi zen Azpeitian. Bizitzan albaitaria izan zen Zurutuza lanbidez, baina kulturan eta euskalgintzan lan handia egin zuen.

Gaur emango diote azken agurra: 19:30ean izango da haren aldeko hileta elizkizuna Azpeitian, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian.

Baite Azpeitiko Euskara Elkarteak ohorezko bazkide izendatu zuen Zurutuza 2003an, Pilar Aizpitarterekin batera.

Uztarria aldizkariak elkarrizketa luzea egin zion 2002an, eta hori ikusteko egin klik hemen.

Urola Kostako Hitza-k argitaratutako albistea