Erremonte txapelketako finalerdiak erabakita daude

Urola Kostako Hitza 2010ko mai. 31a, 11:05

Partidak datorren ostiralean jokatuko dituzte

Lehen partidan Etxabe II.-a eta Aizpurua II.-a Etxeberria IV.a eta Barrenetxea IV.-aren aurka ariko dira, eta bigarrenean, Matxin VI.-ak eta Agirrezabalak eta Matxin IV.-ak eta Zubizarretak jokatuko dute

Joan den ostiralean jokatu zituzten Azpeitiko XI. Erremonte Txapelketako azken kanporaketak eta datorren ostiraleko finalerdiak erabakita daude.

Hilaren 21eko kanporaketan irabazle izan ziren bi bikoteak elkarren aurka ariko dira lehen partidan: Etxabe II.-a eta Aizpurua II.-a Etxeberria IV.a eta Barrenetxea IV.-aren aurka ariko dira. Finalerdiko bigarren norgehiagoka, pasa den ostiralean irabazle izandakoek jokatuko dute: Matxin VI.-ak eta Agirrezabalak eta Matxin IV.-ak eta Zubizarretak.