Iraurgik Gandian jokatuko duen itzuliko partidarako bidaia antolatu du

Uztarria.eus 2010ko mai. 28a, 18:05

.70 euro ordaindu beharko dituzte zaletuek Gandiara joateko

Gandiara joan aurretik, bihar (larunbata), joaneko partida jokatuko du Iraurgik Azpeitian, 18:30etatik aurrera

Datorren larunbatean, ekainak 5, Gandian (Herrialde Katalanak) jokatuko du Lan Mobel Iraurgik Zilarrezko LEB Mailara igotzeko itzuliko partida, 19:00etatik aurrera. Hori dela eta, Iraurgi ISB-k taldea animatzera joateko bidaia antolatu du zaleentzat.

Partidako egunean, larunbatean, irtengo dute zaletuek Azpeititik Gandiara, eta igandean 17:00ak inguruan itzuliko dira berriro Azpeitira. Joan nahi dutenek 70 euro ordaindu beharko dituzte, eta prezio horretan sartzen dira: partidarako sarrera, lo egiteko hotela, igandeko gosaria eta autobuseko bidaia. Bihar, larunbata, kiroldegian izena emateko aukera izango da.

Bihar etxean

Gandiara joan aurretik, ordea, Azpeitian jokatu beharko dute Lan Mobel Iraurgik eta Gandiak joaneko partida. 18:30ean hasiko da neurketa, Azpeitiko kiroldegian.