Gaur odola ematera deitu dituzte herritarrak

Urola Kostako Hitza 2010ko mai. 26a, 11:05

Azpeitiko anbulatorioan eman beharko da odola, 18:00etatik 21:00etara bitartean

Hileko azken asteazkena izaten da odola emateko eguna Azpeitian

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak gaur odola ematera deitu dituzte herritarrak. Hala, odola eman nahi dutenek horretarako aukera izango dute Azpeitiko anbulatorioan, 18:00etatik 21:00etara bitartean.

Azpeitian hilero biltzen dute odola, eta hileko azken asteazkena izan ohi da horretarako eguna. Hori horrela, ekainekoa hilaren 30a izango da.