Xabat Manzisidor bigarren Pagoetan

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2010ko mai. 25a, 10:05
Xabat Manzisidor igoerako zati batean. (Urola Kostako Hitza)

Joan den igandean izan zen lasterketa

Eskualdeko lehena izan zenez, Hitza saria jaso zuen

Pagoetako VII.Mendi Lasterketa jokatu zen joan den igandean, hilaren 23an. Hainbat lagunek hartu zuten parte eta Xabat Manzisidor azpeitiarrak podiumean sartzea lortu zuten.

Manzisidorrek bigarren postua eskuratu zuen, eta eskualdeko lehena izateagatik Hitza saria jaso zuen. Lehen postua lortu zuen Didier Zagoren errekorretik (01:01:14) nahiko urrun amaitu zuen lasterketa azpeitiarrak (01:06:30).