Udaleku irekietan izena emateko epea zabalik dago

Uztarria.eus 2010ko mai. 20a, 11:05

.4 eta 17 urte bitarteko haur eta gaztetxoek eman dezakete izena

Hilaren azken egunerako eman beharko dute izena

Udal udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu dute, eta maiatzaren 31a bitartean eman ahal izango da. Dena den, bihar (ostirala), Udal udaleku irekietako egitarauak banatuko dituzte herriko ikastetxeetan.

Udaleku hauek, 4 eta 17 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat antolatu dira, eta ekainaren 28an hasi eta 23ra bitartean egingo dituzte.

Informazio gehiago behar izanez gero Gazte Informazio Bulegora joan behar da.