Bigarren eskuko eta bidezko merkataritza azoka hilaren 28an izango da

Urola Kostako Hitza 2010ko mai. 20a, 11:05

Berriz erabiltzearen kultura zabaltzeko antolatu duten azoka plazan egongo da, 17:00etatik 20:30era

Herritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera, eta salmenta postuaren erreserba egiteko 943-67 02 49 zenbakira deitu behar da

Bosgarren urtez jarraian, bidezko merkataritza eta bigarren eskuko azoka izango da hilaren 28an, 17:00etatik 20:30era, plazan.

Herritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera. Udalak jarriko ditu karpak eta salmenta postua ezarri nahi duten elkarteek edo norbanakoek aurretik erreserbatu beharko dute tokia. Erreserba egiteko edota informazioa eskuratzeko 943-67 02 49 telefonora deitu behar da.