'Azpeitiko kontuak eta komeriak' ipuin bildumaren zozketan parte hartzeko azkeneko eguna

Uztarria.eus 2010ko mai. 19a, 12:05

Uztarriak bazkideen artean zozkatuko ditu bi liburuxkak

Zozketan parte hartzeko Uztarriak proposatutako galderari erantzun beharko zaio eta horrekin batera bazkide datuak bidali

Uztarria Komunikazio Taldeak Azpeitiko kontuak eta komeriak ipuin bildumaren bi ale ditu bere bazkideen artean zozkatzeko. Joan den hilean aurkeztu zuen Azpeitiko Udalak herriko buruhandiak protagonista dituen ipuin-bilduma. Liburuen zozketan parte hartzeko bidali ondoko galderaren erantzuna eta zure datuak uztarria@uztarria.com helbidera:

Zein animalia agertzen da liburuxken orrialde guztietan?

Erantzunak bidaltzeko epea gaur (asteazkena) bukatuko da.

Herriko historia istorio eta marrazkien bidez kontatzen du Azpeitiko kontuak eta komeriak ipuin-bildumak eta herriko liburu-dendetan dago salgai, 12 eurotan.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.