Azpeitian lau urte bete dituela-eta ekitaldia prestatu du Aralarrek

Uztarria.eus 2010ko api. 30a, 17:04

Maiatzaren 2an, igandean, egingo dute, Loiolabiden dagoen 'Amatasunaren irudia'-ren aurrean

.11:00etan hasiko da eta, Azpeitiko Aralarreko kideez gain, alderdiko buruzagiak ere bertan izango dira

Datorren igandean, maiatzaren 2an, Aralar alderdiak ekitaldi politikoa egingo du Azpeitian, Amatasunaren irudia-ren aurrean.

Aralarrek Azpeitian lau urte betetzen dituela-eta antolatu duten ekitaldia 11:00etan hasiko da, Loiolabiden dagoen eskulturaren aurrean.

Bertan, herriko Aralarko kideez gain, alderdiko buruzagiak ere izango dira, eta ekitaldiaren ondoren hamaiketakoa egingo dute. Hori dela eta, Azpeitiko Aralarrek herritar guztiak "gonbidatuta" daudela jakinarazi du.