Azterketa garaian, Loiolako liburutegia zabalik egongo da asteburuetan

Uztarria.eus 2010ko api. 30a, 14:04

Bihar, larunbata, zabalik egongo da liburutegia

Maiatzeko eta ekaineko asteburuetan liburutegian ikasteko aukera izango da

Azken urteetako moduan, bihar, larunbata, hasita eta azterketa garaian, Loiolako liburutegia asteburuetan zabalik izango da ikasleentzako. Hau da, maiatzean eta ekainean, larunbatetan eta igandetan irekita egongo da astegunetako ordutegi berdinarekin: goizez 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:30etik 19:00etara.

Uztarria herri aldizkariak 2007ko abenduan Loiolako liburutegiaz egindako erreportajea hemen.