Txistularien harrobia indartsu dator

Uztarria.eus 2010ko api. 29a, 13:04

Joan den larunbatean, Juan de Antxieta Musika Eskolako hamaika ikaslek Hernanin ospatu zen Txistulari Gazteen Jaialdian hartu zuten parte

.12 urte bitartekoen kategorian, Alain Sorazuk lehenengo postua lortu zuen

Joan den larunbatean, apirilaren 24an, Txistulari Gazteen Jaialdia ospatu zen, Hernanin. Juan de Antxieta Musika Eskolako hamaika ikaslek hartu zuten parte. A eta B kategorietan lehiatu ziren Antxietako ikasleak, eta postu esanguratsuak lortu zituzten.

A kategorian, 12 urte artekoen mailan, Alain Sorazuk lehenengo postua lortu zuen. Hirugarren postua, Unai Montorirentzat izan zen. A kategorian, hainbat herritako 11 gaztetxok hartu zuten parte; B kategorian, aldiz, 13 eta 16 urteko 12 gaztek, eta Iñaki Azpeitia hirugarren postuan sailkatu zen.

Taldekako sailkapenean, Juan de Antxieta Musika Eskolak bigarren postua eskuratu zuen. Azpeitiko taldeaz gain, Gasteiz, Iruñea, Arrasate, Donostia, Irun, Zestoa eta Hernaniko taldeek hartu zuten parte jaialdian.