Herriko ondarea ezagutzeko bisitak antolatu dituzte

Urola Kostako Hitza 2010ko api. 29a, 11:04

Maiatzeko larunbatetan izango dira bisita gidatuak, 11:00etan eta 12:30ean, udaletxe aurretik abiatuta

Bisitek bi ordu eta erdi iraungo dute

Herriko eraikin esanguratsuenen historia ezagutarazteko bisita gidatuak antolatu ditu Azpeitiko Udalak. Bisitak, maiatzeko larunbat guztietan izango dira, 11:00etan eta 12:30ean, udaletxeko arkupetan hasita. Ekimena Azpeitian Herri-gutuna jaso zueneko 700. urteurrenaren baitan antolatutakoa da. Bisitek ordu eta erdi iraungo dute.

Bisitetan, besteak beste, Soreasuko Sebastian parrokia, Enparan Dorretxea eta Antxieta eraikinera bisitak egingo dituzte, eraikin horiek gordetzen dituzten txokoak eta historiak ezagutuz. Astegunetan ikastetxeetako ikasleentzako antolatuko dituzte bisita gidatuak.

Erakusketaren azken egunak

Bestetik, Betharrametan jarrita dagoen Azpeitiko argazki zaharren erakusketa bukatzear dago. Hilaren 16an zabaldu zuten ehun argazkitik gora jasotzen dituen erakusketa, eta bihar itxiko dute. Artean erakusketa, 18:00etatik 20:00etara bitartean egoten da zabalik.