'Loiolako hegiak', Zilarrezko Euskadi saria

Berria.info, uztarria.com 2010ko api. 28a, 16:04

Imanol Murua Uriak idatzitako liburua da, 2006ko elkarrizketa politikoei buruzkoa

Hemen bildu ziren Loiolan bideoa

Imanol Murua Uria kazetariaren (Zarautz, 1966) Loiolako hegiak liburuari eman diote euskararen arloko aurtengo Zilarrezko Euskadi saria. Gipuzkoako liburu saltzaileen elkarteak ematen du saria, eta Liburuaren Egunean —aurten apirilaren 23an izan zen— Donostian Gipuzkoa plazako azokan gehien saldutako lanak jasotzen du. Loiolako hegiak-en 60 ale saldu ziren orduan, elkarteak gaur (asteazkena) jakinarazi duenez.

Martxoaren 10ean aurkeztu zuen Murua Uriak liburua, eta 2006an EAJk, Batasunak eta PSE-EEk Loiolan (Azpeitia) egindako elkarrizketa politikoei buruzkoa da. Elkar argitaletxeak eta Berria-k argitaratu dute.