Kaleratu dituzte Julian Elorza, Enparan eta Nuarbeko etxe tasatuen zozketarako zerrendak

Uztarria.eus 2010ko api. 19a, 13:04

Erreklamazioak apirilaren 29ra arte egin daitezke

Sindikatu Zaharrean Azpeitia Lantzen S.A-k duen bulegoan egin behar dira erreklamazioak, astelehenetik ostiralera bitartean

Julian Elorza, Enparan eta Nuarbeko etxebizitza tasatuen zozketarako behin behineko zerrendak kaleratu dituzte gaur goizean. Zerrendak azpeitia.net-en, Azpeitia Lantzen S.A-ren bulegoan, udaletxeko iragarkien taulan eta albiste honen azpian ikus daitezke.

Erreklamazioen epea zabalik da dagoeneko eta apirilaren 29ra arte izango dute horretarako aukera. Erreklamazioak Azpeitia Lantzen S.A-k Sindikatu Zaharrean duen bulegoan egin behar dira, astelehenetik ostegunera 8:30etatik 13:30etara eta arratsaldetan, 15:30ak eta 18:00ak bitartean. Ostiraletan, berriz, 8:30etatik 14:30etara erreklamatu ahal izango da.

Julian Elorza eta Enparan kaleko etxebizitza tasatuen zozketarako zerrenda, hemen .

Julian Elorza eta Enparan kaleko etxeetan izena eman duten eta mugikortasun mugatua dutenen zerrenda, hemen

Nuarbeko etxebizitza tasatuen zozketarako zerrenda, hemen