Sorosle eta sorospen ikastaroa antolatu dute

Urola Kostako Hitza 2010ko api. 14a, 11:04

Astelehenetik ostiralera bitartean izango dira saioak, 19:00etatik 21:00etara

Matrikula 90 euro kostatzen da eta ikasle kopurua mugatua da

DYA Gipuzkoak sorosle eta sorospen ikastaroa antolatu du Azpeitian. Ikastaroa aste honetan hasi da eta hiru astekoa izango da. Saioak astelehenetik ostiralera bitartean izango dira, 19:00etatik 21:00etara bitartean, Azpeitian DYAk duen egoitzan (Urola kalean).

Ikastaro hau egin ondoren, DYA Gipuzkoak ematen duen Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek.

Ikastaroaren matrikula 90 euro kostatzen da eta ikasle kopurua mugatua da. Informazio gehiago jasotzeko 943 464622 telefono zenbakira deitu daiteke.