Sexualitatearekin lotutako saioak antolatu ditu Azpeitiko Udalak

Urola Kostako Hitza 2010ko api. 14a, 11:04

Emakumezko eta gizonezkoentzako saioak antolatu dituzte hil honetarako eta datorrenerako

Larunbat honetan izango da lehenengoa, Emakumeon gorputza eta erostismoa gai hartuta

Emakumeen Jabetze Eskolaren barruan apirilerako eta maiatzerako sexualitatearekin lotutako ikastaroak antolatu dituzte. Aurrenengoa larunbat honetan bertan izango da, Emakumeon gorputza eta erotismoa gai hartuta. Maiatzean, berriz, sexualitate tailerra hasiko da. Bietan parte hartzeko Udaleko Parekidetasun Sailean izena eman behar da.

Bestalde, hilaren 29rako gizonezkoentzako ikastaroa antolatu du Parekidetasun Sailak, kasu honetan maskulinitateari buruzko tailerra izango da. Iaz antolatu zuten ekimena aurreneko aldiz.

IKASTAROAK

  • Apirilak 17, larunbata. 10:00etan, Baigerako aretoan. Emakumeon gorputza eta erotismoa izenburua duen ikastaroa. Hizlaria, Clara Wolkfram. Hemen parte hartzeko Udaleko Parekidetasun Sailera deitu behar da, 943 157928 telefono zenbakira.
  • Maiatzaren 8an eta 15ean(larunbatak). 10:00etan, Baigerako aretoan. Sexualitateko ikastaroa, Zer nahi dugu emakumeok, zeintzuk dira gure desirak izenburu hartuta. Edurne Mendizabalek emango du. Parte hartzeko Udaleko Parekidetasun Sailera deitu behar da, 943 157928 telefono zenbakira.
  • Apirilak 29, osteguna. 19:00etan, Baigerako aretoan. Gizonezkoentzako maskulinitateari buruzko tailerra. Aurrez ez da izenik eman behar bertan parte hartzeko.