Baigerak Iratxera irteera antolatu du apirilaren 29rako

Uztarria.eus 2010ko api. 8a, 13:04

Irteerara joateko txartelak apirilaren 15etik 27ra bitartean erosi beharko dira

.30 euro ordaindu beharko du joan nahi duenak

Baigera, Erretiratu eta Jubilatuen Elkarteak, Iratxera ibilaldia antolatu du apirilaren 29, ostegunerako.

Irteerara joateko txartelak apirilaren 15etik 27ra bitartean egongo dira salgai 30 euroren truke.

Iratxera 10:30ak aldera iristea aurreikusten dute. Han, hamaiketakoa egin eta Iratxeko upategietara joango dira. Ondoren, Lizarrako azoka bisitatuko dute. 14:30ak aldera, Iratxe Hotelera joango dira bazkaltzera. Bazkalostean, berriz, dantzaldia izango dute hotelean.