Baigerak jubilatuentzako karta-joko txapelketa antolatu du

Uztarria.eus 2010ko api. 7a, 14:04

Apirilaren 19an hasiko dira txapelketak Baigera I eta Baigera II-an

Musean, tutean eta punttuan jokatuko dute parte hartzaileek

Hasieran, apirilaren 25erako iragarri baldin bazituzten ere, apirilaren 19an hasiko dira Baigera I-ean eta Baigera II-an karta-txapelketak. Musean, tutean eta punttuan jokatuko dute parte-hartzaileek.

Sari banaketa apirilaren 28an egingo da, ohiko batzar nagusia egingo den egun berean. Eta, bikote irabazleak Garatzen elkarte berriko kideen aurka jokatuko dute, Orion, ekainaren 4an.