Debekatu egin dituzte Anzaren heriotza salatzeko mobilizazioak

Uztarria.eus 2010ko mar. 18a, 11:03

Bi manifestazio daude deituta gaurko; 12:30ean eta 19:30ean

Atzo, Herrizaingo Sailak Anzaren heriotza salatzeko mobilizazioak debekatu egin zituen

Azken albistea (martxoak 19, 9:00). 250 lagunek egin dute manifestazioa

Jon Anzaren heriotza salatzeko, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak mobilizazio eguna deitu zuen Euskal Herrian gaurko. Hori dela eta, Azpeitian bi manifestazio dira egitekoak plazatik abiatuta; 12:30ean eta 19:30ean.

Atzo arratsaldean, ordea, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Anzaren heriotza salatzeko mobilizazioak debekatu egin zituen. Horren aurrean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak debekuen gainetik ekimenetan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Azken albistea (martxoak 19, 9:00). 250 lagunek egin dute manifestazioa. Jon Anzaren heriotza salatzeko manifestazioan 250 bat lagun bildu ziren atzo iluntzean Azpeitian. Ekimena baimenduta zegoen.

Iluntzeko manifestazioa baimendu egin dute (martxoak 18, 16:30). Azpeitian gaur iluntzean egingo den manifestazioa baimendutakoa izango dela jakinarazi dute deitu dutenek. Hain zuzen ere, hasierako deialdia baino ordu laurden beranduago (19:45ean) hasiko da manifestazioa, toki beretik, Utzi bakean Euskal Herria lelopean.